[Galeria eta bideoa] Trapujale Lezon da eta Ostiralori oparo heldu da

Oroitzene

Oroitzene euskaltegiko lagunek aitortza jaso dute aurten, inauteriaren alde egindako lanarengatik.

Trapujale Lezon da eta lezoarrek inauteri festak bete-betean ospatzen dabiltza atzo iluntzetik.

Festarako gogotsu, harrera beroa egin zioten Gurutze Santuaren plazan Trapujaleri. Aurten bisitari oso bereziak izan ditu zain Trapujalek. Ipar Euskal Herriko hainbat ikastoletatik etorritako ikasleak plazan ziren lezoarrekin batera inauterien hasiera ospatzeko. Trapujaleren dantza ere ederki asko ikasia ekarri zuten eta dantzara bildu ziren festa hasi eta berehala.

Aurten, Ostegunzuriaren protagonista, Trapujale ez ezik, Oroitzene AEK Euskaltegia izan da. Trapujale Taldeak aitortza egin dio aurten euskaltegiari, urte hauetan guztietan Lezoko inauteriaren alde egindako lan eskergarengatik. Oroigarria ere jaso zuten, Jesus Maria Martiarena alkatearen eskutik.

Ostiralori, oparo

Gaurko egitaraua oparoa da Lezon. Goizean zehar ikastetxeetako haurrek girotuko dituzte bazterrak, eta arratsaldean bertan, Dantzazaleak taldekoek eta Gazte Asanbladakoek. Aurten lehenbizikoz “ziriku maltzurren kalejira berezia” antolatu dute. 18:30ean abituko da kalejira bihurria, plazatik. Antolatzaileek iragarpen bat ere egin omen dute: korri egiteko prest joatekoa.

Herri afaria ere bada gaurko eskaintzen artean. Bekoerrotako frontoian izango da afaria, 21:30ean.

Egitaraua

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend