Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gaikako bilketaren gaineko sentsibilizazio kanpaina antolatu du udalak

Gaur hasi eta maiatza bitartean izango da martxan.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/02/12
eskola agenda 21

Informatuz eta sentsibilizatuz eragin nahi duen kanpaina abiatu dute.

Birziklatze tasak hobetzeko helburuz Pasaiako Udalak gaikako bilketaz eta birziklatzearen garrantziaz sentsibilizatu nahi duen kanpaina bat abiatuko du gaur hasi eta maiatza bitartean. Honenbestez,  ingurumen arloko informatzaile talde bat kalez kale ibiliko da gaurtik aurrera. Kanpaina Oarsoaldearekin batera aterako dute aurrera. Eskualdearen garapenerako enpresak langabezian dauden pertsonak kontratatuko ditu kanpainarako. Izaskun Gomez alkateak adierazi duenez, lehen urratsa herritarrak informatzea izango da, gai honetan “inposaketa” baztertu behar dela defendatuta.
Hiru fasetan, maiatza bitartean Hasiera batean informatzaileak edukiontzien inguruan ariko dira, 07:30etik 12:00etara. Herritarrak izan ditzaketen zalantzak argitzea izango da helburua. Barrutiz barruti txandaka arituko dira.
Zehaztu dutenez, kanpaina aurrera eramateko estrategia ugari erabiliko dituzte.  Galdetegi bat erabiliko dute, eta  edukiontziei eta biltzen diren hondakinen tratamenduari buruzko informazioa emango dute. Halaber, tokian bertan edo telefono deien bitartez, herritarren zalantzei erantzuna emango diete, eta aldi berean, hondakin gaietan haien proposamenak eta ekarpenak jasoko dituzte. Kanpainaren bigarren fasean, merkatariengana eta herriko hainbat eragilerengana jotzeko asmoa dute. Establezimenduetara bisitak egingo dituzte, eta prestakuntza saioak eskainiko dituzte, martxoa eta apirilean zehar. Azkenik, proiektua bukatzeko, ondorioen ebaluazioa egingo dute hirugarren fasean, modu kualitatibo zein kuantitatiboan. Ebaluazio kualitatiboa egiteko, informazio osoa ez ezik, herritarrek emandako erantzunak eta ekarpenak izango dituzte kontuan, aurrerago beste ekintza batzuk diseinatu ahal izateko. Ebaluazio kuantitatiboa egiteko, azkenik, apirilean eta maiatzean edukiontzietan jasotako errefusaren eta gainerako hondakinen zenbatekoa neurtuko dute, iaz  hilabete berberetan jasotako kopuruekin alderatzeko.    
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.