Iruñeko gertakariengatik zazpi urteko zigor eskaera egin du fiskalak

etorkizunaren.alde

Etorkizunaren Aldek Errenterian egindako manifestazio baten irudia.

Iruñean joan den urteko martxoaren 11n manifestazio baten harira izandako gertakariengatik zazpi urteko zigor eskaera egin du fiskalak. Errenteria-Oreretako lau gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak egunean bertan, eta horietako bat, adin txikikoa aske utzita, beste hirurak espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak «desordenak eta terrorismoa» egotzita atxilotu eta bi egun beranduago. Iruñeko gertakarien auzia Espainiako Auzitegi Nazionalak hartu zuen bere gain, terrorismo delitua egotzi ostean. Behin behinean aske gelditu ziren hirurak joan den azaroaren 7an, epaiketaren zain. Orain fiskalak jakinarazi du Errenteriako hiru gazteentzat eta Beasaingo beste gazte batentzat (pasa den urriaren 30ean deitu zuten deklaratzera azken hori beste 11 lagunekin batera) zazpi urteko zigor eskaera egingo duela.

Horren aurrean, Etorkizunaren Alde plataformak elkarretaratzera deitu du ostiralean, hilak 16, 19:00etan Herriko plazan. Bertan auziaren gaineko berriak zabalduko dituzte hiru gazteen senide eta lagunek, ikertutako lau pertsona horiek berriki jakin baitute fiskalaren zigor eskaera. Epaiketaren datarik ez da oraindik.

Joan den urrian HITZA-k erreportajea egin zuen gazteen gurasoekin.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend