Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

[Bideoa eta galeria] Lezoarren apoteosia herriko lasterketan

Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketan Ander Iñarra eta Lurdes Oiartzabal izan dira irabazleak, biak lezoarrak. Herrian irabaztea, sekulakoa izan da haientzat.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2018/02/18
lezo.podium

Podiumaren irudi orokorra.

Gaurko Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren gidoia lezoar batek idatzi du. Gidoia egiterik balego, behintzat, herria maite asko duen batek idatziko luke. Baina idatzitakoa existituko balitz, norbaitek bete beharko luke. Eta horiek Ander Iñarra eta Lurdes Oiartzabal izan dira. Biak lezoarrak, eta biak gaurko mendiko lasterketaren bosgarren ekitaldiaren irabazleak. Santo Kristo txaloka jarri dute, Gurutze Santuaren plazan. Gaur, herrian profeta izan dira biak, merezimendu osoz. Apoteosia. Horri guztiari, eransten bazaio antolakuntza aldetik den-dena ezin hobe joan dela, hitz potoloak soberan hemendik aurrera. Hasieratik aurretik joan da Ander Iñarra gizonen proban. Ez alde handiarekin, baina aurretik. Eta alde ez handi hori bukaera arte mantendu du. Atzetik borrokan izan ditu mendiko lasterketetako bi tanke hondarribiarrak, Iker Oliveri —proba hau irabazi ez duen lehen aldia izan da, aurreko lau edizioetan garaile izan zen— eta Joxe Amunarriz. Probaren erdialdean aurretik jarri da Amunarriz, baina Oliverik beheranzkoan duen trebetasuna baliatu du bigarren izateko. Emakumeetan bigarrenez irabazi du Lurdes Oiartzabalek proba. Erraz. Lehen metroetatik garbi utzi du ez zuela ihes egiterik nahi etxeko lasterketak. Hamar minutuko aldea atera dio helmugan bigarren izan den Araitz Irazu hernaniarrari. Hirugarren, mendiko lasterketetan zeresan handia ematen ari den, eta gehiago emango duen Amaiur Iglesias errenteriarra. Oarsoaldean badira, onak gainera, mendiko lasterkariak. Gizonetan zein emakumeetan, nahiz suebakiko igoeran, ez da errekorrik izan. Ezinezkoa zen hori ikusita nola zegoen Jaizkibel, lokatzez gainezka azken euriteengatik. Udaletxearen parean, podiumean, eguneko protagonista nagusiak izan dira. Baina Jokin Galarraga omenduak ere argi izpi asko helarazi ditu plazara. Judoka da, itsua, eta egunez egun egiten duen esfortzua saritu dute probaren antolatzaileek, herrian omenduz. Jarraian, sailkapenak, irteerako bideoa eta podiumen argazkiak: Gizonen sailkapena
  1. Ander Iñarra (Lezo) 1:06:45
  2. Iker Oliveri (Hondarribia) 1:07:15
  3. Joxe Amunarriz (Hondarribia) 1:08:19
Gizonen sailkapen osoa Emakumeen sailkapena
  1. Lurdes Oiartzabal (Lezo) 1:24:12
  2. Araitz Irazu (Hernani) 1:34:36
  3. Amaiur Iglesias (Errenteria-Orereta) 1:35:05
Emakumeen sailkapen osoa. Gazte Mailako irabazleak
  • Imanol Clavo eta Jone Jaunarena, biak lezoarrak.
Suebakiko igoerako irabazleak
  • Ander Iñarra eta Lurdes Oiartzabal.
Lezoar onenak
  • Ander Iñarra eta Lurdes Oiartzabal. Bigarren lezoar izan diren Richard Riverari eta Tere Machori eman dizkiete sariak, hurrenez hurren.
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
Labore2x2
Labore2x2
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
2-GARBIÑE arrandegia
2-GARBIÑE arrandegia
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
3-AutoJaizkibel
3-AutoJaizkibel
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
Lezo-Jaizkibel 2018. Podiumak.
4-bekoerrota
4-bekoerrota
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.