Lezo-Jaizkibelen 14,2 kilometroetako gehientsuenak lokatz artean egin dituzte korrikalariek. Helmugan, ordea, sufrimenduak poztasunari eman dio tartea.
Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketan Ander Iñarra eta Lurdes Oiartzabal izan dira irabazleak, biak lezoarrak. Herrian irabaztea, sekulakoa izan da haientzat.