Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Galeria] Mundua mugitzeko Oiartzun ere geldituko dute Martxoaren 8an

Martxoaren 8aren harira, emakume oiartzuar talde handi batek agerraldia egin du gaur eguerdian Sebastian Mendibururen eskulturaren parean.

Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2018/03/03
m8.oiartzun

Oso jendetsua izan da Oiartzungo emakumeen agerraldia.

M8. Emakume oiartzuarren agerraldia 2018-03-03

Eredu ekonomikoak zapaltzen dituelako; indarkeria matxistak jipoitzen dituelako; arrazakeriak hiltzen dituelako; eta kultura patriarkalak objektu bihurtu eta estereotipatzen dituelako planto, greba egingo dute Oiartzungo emakumeek Martxoaren 8an, ostegunean. Kontsumoan, lan eremuan, zaintza eremuan, eta ikasketa esparruan deitu du greba Euskal Herriko mugimendu feministak. Oiartzunen bat egin dute deialdiarekin, “mundua geldituko dugu, mundua mugitzeko”. Oiartzun ere geldituko dute, mundua mugitzeko. Oiartzungo emakumeek eguerdian agerraldia egin dute grebaren arrazoiak azaldu, eta horiekin bat egin dezaten eskatzeko herriko emakumeei. Jendetsua izan da, plurala, ikusgarria. Sebastian Mendibururen estatuaren gerizpean egin dute agerraldia emakumeek; hori bukatzean, betaurreko moreak, amantala, hautsa kentzeko gailua, eta bandera morea jarri dizkiote, ekintza arras adierazgarrian. Emakume langile produktibo eta erreproduktiboen bigarren nazioarteko greba izango da Martxoaren 8koa. Iaz, 70 herrialdeko emakumeek bat egin zuten deialdiarekin, eta aurten, Euskal Herriko emakumeek, hortaz, oiartzuarrek ere, jarraituko dute. “Muga guztiak gaindituko dituen greba feminista” izango da zaintza, ikasketa, lan eta kontsumo esparruetarako deitu dena. Eta eguneko ekitaldi eta mobilizazioetan parte hartzeaz gain —hemen behean Oiartzungo deialdiak—, emakumeei eskatu diete besoko morea jartzea, eta balkoian zintzilik amantalak zintzilikatzea.

Martxoaren 8an Oiartzunen egingo dituztenak

  • 12:00etan, elkarretaratzea Done Eztebe plazan Mundua geldituko dugu, mundua mugitzeko lemapean.
  • 18:00etan, ikastolako aparkalekutik, kotxe karabana feminista. Etxeko fregona, erratza, trapuak, kazolak edo lanerako norberak erabiltzen dituen gaiak eramateko eskatu dute.
  • 19:30ean, elkarretaratzea Done Eztebe plazan, Mundua geldituko dugu, mundua mugitzeko mezuarekin. Ondoren, pintxo potea eta Emakumeok planto challenge jarduera.
Lau eremuak Mendibururen monolitoaren aurrean egindako prentsaurrekoan, Oiartzungo emakumeek argudiatu dute greba feministak ukituko dituen lau eremuen nolakotasuna. Hala, kontsumoko greba egitearen arrazoia da gobernuen babespean industriek eta azalera handiko saltokiek emakumezkoak diskriminatzen eta esplotatzen dituztela, adibidez, zerga arrosa delakoa ezarriz. Hartara, Martxoaren 8an (M8) bizirauteko beharrezkoa ez dena ez kontsumitzeko eskatu dute, eta aldi berean, emakumeek lan baldintza txarrak dituzten tokietan ez kontsumkitzea. Tasa arrosadun gaiak hilabetez ez erosteko deia egin dute aldi berean. Lan eremuan, “ondo bizitzea” ahalbidetuko duen ekonomia feministaren alde egin dute, egungo eredu ekonomikoa ezbaian jarriz: horregatik soldatapeko lanik ez egitea eskatu diete emakumeei M8an. Hala, grebarekin, egun osoz, edo sindikatuek legeztatuko plantoetan (11:00-15:00, eta 18:00-22:00) bat egiteko eskatu diete emakumeei. Zaintzaren alorrean enfasi berezia jarri dute aurtengo M8ko grebaren lanketan. Izan ere, gaur Oiartzunen esan dutenez, ikusezin eta baliorik ematen ez den lanen barruan dago zaintzarena. Hala, zaintza lan horiek astean edo M8an partekatuak izan daitezela, eta M8an bertan etxeko ardurak albora uztea proposatu diete emakumeei, “lan horiek beste emakumeen esku utzi gabe. Egin ditzatela besteek!”. Eta ikasleen arloan hezkuntza feministaren beharraz hitz egin dute gaurko agerraldian, egungo hezkuntza sistema “patriarkal eta kapitalista” atzean uzteko. M8an ikastetxeetara ez joatea, eta gelan gaiari buruzko hitz egiteko ekintzak antolatzea proposatu dute. Gizonek, zer? Gizonei ere mezua eman diete emakume oiartzuarrek. Horrela, M8an familiako zaintza lanak eurek hartzeko, emakume lankideei greba egitea errazteko, greba eginez gero kendu beharreko dirua mugimendu feministari eskaintzeko, nagusien kasuan enpresako emakumeei trabarik edo errepresio neurririk ez ezartzeko, eta eskolako kideen kasuan emakumeen lanuzteak babestu eta mobilizazioetara joateko (horiek zuzentzeko asmorik gabe) eskatu diete.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.