Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Grebara deia egin dute Pasaiako emakumeek

Grebara joateko arrazoiak eman dituzte gaur Pasaiako emakumeek Trintxerpen egin duten agerraldi jendetsuan. Bizikleta martxa ere egin dute.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2018/03/03
m8.pasaia.aurkezpena

Herriko emakumeak, Trintxerpen M8koak aurkezten.

Martxoaren 8ko (M8) nazioarteko greba deiarekin bat egin dute Pasaiako emakumeek. Horren arrazoiak eman dituzte gaur lau barrutietako emakumeek Trintxerpen egin duten agerraldian, eta aldi berean, datozen egunetan M8ari begira zer antolatu duten azaldu dute. Emakume pasaitarren arteko batasun horri badia alderik alde zeharkatu duen bizikleta martxa batekin forma eman diote.
m8.pasaia.martxa

Bizikleta martxa egin dute gaur, badia inguratuz, herriko emakumeek.

Greba feministaren arrazoiak banan-banan xehetu dituzte gaur egindako agerraldian. Hala, egungo eredu ekonomikoak emakumeak zapaltzen dituela adierazi dute, adibidetzat jarriz Euskal Herrian gizonen soldataren batez bestekoa emakumeena baino %35,6 handiagoa dela. Bestalde, indarkeria matxistak etenik gabe emakumeak jipoitzen dituela azaldu dute, “nekatuta gaude beldurrean heziak izateaz nazkatuta kaleko jazarpenaz eta sexu erasoak jasotzeaz, eta alor intimoan kontrola, xantaia eta zapalkuntza izateaz”. Kultura patriarkalak emakumeak baztertu eta objektu bezala erabiltzen dituela jakinarazi dute, eta historia, literatura edo zientzia liburuetatik ezabatuak izan direla. Hala, hedabideetan eta sare sozialetan ere jarri dute fokua Pasaiako emakumeek, “objektu sexualtzat gaituzte, kontsumituak izateko prest”. Eta emakume migranteak indarkeria matxistaren aurrean bereziki babesik gabe daudela aldarrikatu dute. Horren guztiaren aurrean, kalera ateratzera animatu dituzte emakumeak, Martxoaren 8ko greba eta lanuzte proposamenekin bat egitera. Hala, lau barrutietako emakumeek egitaraua antolatu dute M8aren harira, egunean, aurretik eta ondoren. Honakoa da: Gaur (hilak 3, larunbata)
  • 18:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan, Figuras ocultas filmaren emanaldia
  • 21:30ean, Antxoko Basari elkartean, Onintza Enbeita eta Miren Amurizarekin bertso afaria (sarrerak Kamio eta Leunda tabernetan).
Hilak 6, asteartea
  • 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan, Eraikuntza eta begiradak izenburupean mahai-ingurua zuzenbidean, kirolean, argazkilaritzan eta arkitekturan dabiltzan bost emakumerekin.
Hilak 7, asteazkena
  • 19:30ean, San Pedroko Zurruna zineklubean, Elena filmaren proiekzioa.
  • 18:30ean, eta apirilaren 8ra arte, Virginia Gil Cousoren lanekin erakusketa zabalduko dute Ziriza Etxean (asteazkenetik larunbatera 18:30.20:30 ordutegia izango du, eta igande eta jaiegunetan 11:30-13:00). Bakardadeak/Soledades du izena mostrak.
Hilak 8, osteguna. Grebaren eguna.
  • Antxorako egitaraua antolatu dute: 11:00etan, Zumardian elkartuko dira 12:00etan Renferen geltoki parean elkarretaratzea egiteko; 12:15ean, herriari buelta aldarrikatzailea emango diote; 14:00etan, bazkari autogestionatua norberak eramandakoarekin; 17:30ean, dantza komunitario tailerra Azokan; 18:30ean, elkarretaratzea Zumardian eta ondoren 18:57ko topoa hartuko dute Errenteria-Oreretako manifestaziora joateko.
Hilak 9, ostirala
  • Trintxerpeko alkateordetzan: 19:00etan, Autobiographikal poesia antzeztua mundu mailako emakume poeten poemen ikuskizuna; 20:00etan, luntxa; 20:30ean, mikro irekia eta Harremantxoren ipuin lehiaketako irabazleari sari ematea.
Hilak 10, larunbata
  • 09:30etik 13:30era, Donibaneko Juanba Berasategi kultur gunean, Emakin elkartearen eskutik autodefentsa feminista tailerra.
  • 12:00etan, Trintxerpeko Ziriza Etxean, Bakardadeak/Soledades mostraren inaugurazioa. Haatik dantza taldeak Lau Eme lana eskainiko du.
  • 19:00etan, San Pedroko Antxetan, pintxo jatea eta bakarrizketa.
Hilak 17, larunbata
  • 18:00etan, San Pedroko Udal Aretoan, Beatriz Egizabalekin Arratsalde umoretsu bat saioa, emakumearen eta umorearen inguruko tailerra da.
     
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.