Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Oiartzungo Herri Artxiboaren proiektua aurkeztu dute

Aurkeztu dute ondare kulturala jaso nahi duen proiektua; eman beharreko urratsen berri izan zuten arloan aritutako herritarrek

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/04/20
oiartzungo herri artxiboa aurkezpena

Herritar ugari elkartu zen liburutegian, proiektuaren azalpenak entzuteko.

Oiartzungo Herri Artxiboaren proiektuak beste urrats bat eman zuen atzo. Oiartzungo Udalak, Jon del Olmo zinegotziaren bitartez, herriko ondare kultural eta historikoa jaso nahi duen egitasmoa azaldu zuen atzo. Bibliotekako beheko solairuko aretoa bete zutenak arloan murgildutako oiartzuarrak izan ziren. Del Olmok azaldu zuenez, duela pare bat urte herritar batzuk hasi ziren udalera hurbiltzen, ondare kulturala biltzeko beharraz ohartaraziz. Aurtengo aurrekontuak koadratzen hasi zirenean, proiektuari toki bat egin zioten. Hori bai, Del Olmok jakinarazi zuenez, denboran iraun behar duen proiektua izan behar du, udal gobernu talde aldaketen gaindi egongo dena.

Talde eragilea

Oiartzungo Udaleko ordezkariez gain, talde eragilea Suberri Matelok, Leire Mitxelenak eta Eneko Salaberriak osatzen dute, ondarea jasotzen esperientzia dutenak. Del Olmok esan zuen dirua badagoela, gastatu behar dela eta horrelako lan batek konpromisoa eskatzen duela. Prozesuaren eskemari errepasoa eman zion jarraian. Helburua, ondarea biltzea da, eta herritarren esku uztea. Lehenago, inbentarioa egin behar da, eta hori eginda, bilketa egin. Puntu horretan, zehaztu zuen kontuz ibili behar dela zer biltzen den. “Fisikoki zaila izango da dena gordetzea. Balorea eman nahi diogun hori ezin dugu izkina batean utzi”, esan zuen Del Olmok. Argitalpena etorriko litzateke azkenik. Horretarako, elkarlana funtsezkoa izango dela nabarmendu zuen, ondarea jaso duten beste eragileekin: Gordailua, Euskaltzaindia (eurek dute Eugenio Arozenaren antzerki ondarea), Ttur-ttur (ahozko ondarearekin), Soinuenea, Luberri… Hori bai, zer jasoko duten zehaztu nahi dute. Horretarako irizpideak finkatu nahi dituzte, eta abiapuntua liburuak, dokumentuak eta ikus-entzunezkoak izango dira.

Profesional bat

Aurten inbentario lanak egiteko proposamena luzatu zuten. Horretarako, batzorde bat eratu nahi dute —Ondarearen Mahaia—, eta udalak hainbat baliabide jarriko ditu mahai gainean: espazio fisikoa eta digitala; eta 6.000 euro, (12.000ra arte igo daiteke kopurua). Gainera, profesional bat kontratatu nahiko lukete lan horretarako. Udalaren webgunean sail propioa izango du Oiartzungo Herri Artxiboaren proiektuak. Ikusi nahi duenak, eskuragarri du orain arte egin dutena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.