Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Bigarren aldiz eman diete arrazoia atez atekoa egiten duten udalei

San Markos Makomunitateko 2016ko aurrekontuak baliogabetu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak; birziklatzea inon baino garestiago dela gaitzetsi dute udalek

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/04/24
san markos mankomunitatea 2016ko aurrekontuak helegitea

Arregi, Arbelaitz eta Intxauspek mankomunitatearen egoitzan egin dute agerraldia.

Euskadiko Auzitegi Nagusiak San Marko Mankomunitatearen 2016ko aurrekontuak baliogabetu ditu, ostiralean jakinarazi zutenez. Horrela, bigarren aldiz eman die arrazoia Oiartzungo, Hernaniko eta Usurbilgo udalei, helegitea jarri baitzieten aurrekontu haiei. Gainera, auzibidearen kostuak bere gain hartu beharko ditu San Markosek. Epaia baloratzeko agerraldia egin dute hiru udaletako ordezkariek. Oiartzundik, Eneritz Arbelaitz alkateordea eta mankomunitatean ordezkari dena izan da, Hernaniko eta Usurbilgo alkateekin batera —Luix Intxauspe eta Xabier Arregi, hurrenez hurren—. Intxauspek gogorarazi duenez, iazko azaroan arrazoia eman zien Espainiako Auzitegi Gorenak, 2014ko aurrekontuei jarritako helegitean. “2009an hainbat udalerri gaikako bilketa selektiboa egiten hasi ginen mankomunitateko hainbat herri”, gogorarazi du Intxauspek. Udalerri berriek egin beharreko ekarpena, hala ere, moldatu ez zela azaldu du. “EAJ eta PSE-EEko ordezkariek entzungor egiten diote sistema justuago bati”, gaineratu du.

“Bilketa eraginkorra zigortu”

Eneritz Arbelaitz Oiartzungo alkateordeak azaldu duenez, hondakinak modu eraginkorrean jasotzen dituztenak zigortzea da aurrekontu horien helburua. Horrela, oiartzuarren, usurbildarren eta hernaniarren praktika onak saritu behar direla iritzi dute udalek. Europako Parlamentuan pasa den astean bertan hartutako erabakiak gogorarazi ditu Arbelaitzek. Errauste plantak eta zabortegiak gutxitzeko erabaki sorta bat hartu zuten, ekonomia zirkularrarekin lotutako beste hainbat egitasmo onartzearekin batera. Europako Kontseilura bidaliko dute erabakia, arau bihurtzeko. 2025erako hiri hondakinen %55 birziklatu beharko da; 2035erako, %65. Gainera, urte horretarako, hondakinen %10 besterik ezingo da zabortegietara isuri. Hiru udalerrietan %80tik gorako bilketa selektiboa egiten ari direla aldarrikatu du Arbelaitzek, eta jarrera horiek saritu behar direla.

“Hitz egiteko prest”

Xabier Arregi Usurbilgo alkateak azaldu duenez, azaroan esan bezala, orain ere mankomunitateko agintariekin hitz egiteko prest daude. 2018ko aurrekontuetan aldaketak daudela onartu du, baina ez direla sakonak. “Aurtengo aurrekontuak ez ditugu epaitegietara eraman, elkarrizketarako prest gaudelako”, berretsi du. Baliogabetuta geratu ondoren, 2014ko aurrekontuak berriro kalkulatzen ari da San Markos Mankomunitatea, udalerri bakoitzak egin beharreko ekarpena zein den erabakitzeko. Bidezko ekarpena den ala ez aztertuko dute kalkulu berria aurkezten dutenean.

“Nahi bada, posible da”

Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, San Markoseko udalerriek %46,9 jasotzen dute gaika. Hiru udalerrietako ordezkariek nabarmendu dutenez, euren herrietan erakutsi dute zifra hori baino askoz gehiago bil daitekeela. “Nahi bada, posible da”, ziurtatu du Arregik. Horregatik, mankomunitatean ez direla ordezkatuak sentitzen gaitzetsi dute. Hondakin tona bakoitzaren tarifak gaitzetsi dituzte. Organikoa eta errefusa sortzeagatik, San Markosen portzentajearen arabera Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak ezarritako tarifa oso altua dela salatu dute. “Beste behin ere, Hernani, Oiartzun eta Usurbil zigortuak eta kaltetuak izan gara. Gai horrekin lotutako proposamenak egin ditugu mankomunitatean, baina batzarrean gaia bozkatzea ukatu zitzaigun”, adierazi dute. Hondakin organikoen tona bakoitzaren tarifak 138 eurotik gora dira Gipuzkoan; Araba, Nafarroa, eta Ipar Euskal Herrian 31-33 euro artean mugitzen denean: “Gipuzkoan birziklatzea beste inon baino garestiagoa da”. Horregatik, hainbat proposamen egin dituzte. Alde batetik, jasotako zerbitzuen arabera ordaintzea, epaiak ebatzi duen bezala. Bestetik, sortzez besteko filosofia aplikatzea, Europako Parlamentuak erabaki bezala. Praktika onak sustatzeko pizgarriak ezartzea ere eskatu dute. Horrez gain, udal autonomia errespetatzea galdegin dute. Azkeneko eskakizuna izan da errauste planta edo zabortegiak bezalako tratamenduak zamatzea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.