Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Errausketak osasunean duen eragin kaltegarriaren kontra mobilizatuko dira

Lezon Ondo Ai Ginen taldeak giza katea egingo du maiatzaren 4ean, herriko anbulatorioan hasi eta plazan bukatzeko

Erik Gartzia Egaña
Lezo
2018/04/26
lezo giza katea errausketa

Errauste planta egin nahi duten Zubietako eremua.

Lezon Ondo Ai Ginen taldeak giza katea egingo du maiatzaren 4an, ostirala. Bere helburua errauste plantek osasunean duten eragin kaltegarriak salatzea izango da, eta zehazki, Zubietan eraikitzen ari direnak. Esan dutenez, azken aldian euren kezka areagotzen ari da. Anberes (Belgika), AEB, Sardinia, Mexiko, Japonia eta Bizkaiko erraustegietan gertatutako istripuek kezkatu zituen, baina osasunarekin zerikusia duten gaiek larritzen dituztela gehiago. Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak duela gutxi plazaratu duen ikerketa baten berri eman dute: “Zubietako errauste plantari buruzko azterketa txostena aurkeztu zuten, eta ikusi dute baimendua dagoela 12 sustantzia toxiko oso larri isurtzea mugagabe eta kontrolik gabe. Gipuzkoarroi hau ezkutatzea oso larria iruditzen zaigu”. Duela gutxi Parisko epaitegi batek ebatzitakoa gogorarazi dute jarraian. Arrazoia eman die Vaux-le-Penileko erraustegiaren inguruan bizi diren 165 bizilaguni. Era berean, Melun mankomunitatea zigortu dute, baimendutakoa baino 1.700 aldiz dioxina gehiago bota zituelako 1998an. Lau urte beranduago kopurua altuagoa zen (2.200). Frantziako Estatuan jarraituz, Marseillako errauste planta inguruan hazitako elikagaietan dioxinak topatu dituzte. Handik ez oso urruti, Montpellierreko errauste planta modernoan, 2.000 sustantzia isurtzen dira. Pisan (Italia) antzeko emaitzak eman dituzten azterketak egin dituzte, eta hondakinak errausteko plantak itxi dituzte. Madrilgo Valdemingomezko zabortegiaren kasua ere aipatu dute. Berehalako gelditzea Adibide horiek guztiak kontuan hartuta, Zubietako plantako obrak berehala gelditzea eskatu dute. Alternatiba merke eta osasuntsuak ezartzea aldarrikatu dute, halaber. “Exijitzen dugu gure osasuna bermatzea eta prebentzio printzipioa ezarri dadila, hala nola, eztabaida publiko eta tekniko bat Eitb-n, ondoren gizarteak erabaki dezan proiektu polemiko honen egokitasunaz”, gaineratu dute. Maiatzaren 4ean Lezoko anbulatorio parera joateko deia egin dute, handik Gurutze Santuaren Plazara abiatzeko. 19:00etan hasiko da giza katea. “Lezo Ondo Ai Ginen taldeak irmo salatu nahi du obra honek osasunean duen eragin kaltegarria. Etorkizunean ere salatzen jarraitu nahi dugula adierazi nahi dugu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.