Oiartzunen erosten baduzu, saria irabaz dezakezu
Itturri merkataritza elkarteak 'Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi' kanpaina abiaraziko du astelehenean; hilaren 26 bost sari zozkatuko dituzte
Itturri merkatari eta ostalarien elkarteak kanpaina abiaraziko du datorren astelehenean, hilak 7. Kanpainari Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi izena jarri diote, eta hilaren 25era arte iraungo du. Parte hartuko duten komertzioetan (ikusi behean zerrenda) erosten dutenei zozketa batean parte hartzeko txartelak banatuko dizkiete.
Hilaren 26an jakinaraziko dute nor den irabazlea. Sagardo Egunean egingo dute zozketa, plazan. Saria ez da nolanahikoa izango: ehun euroko bost bono banatuko dituzte, parte hartu duten dendetan gastatzeko. Honakoak izango dira parte hartuko duten komertzioak:
- Elorsoro kiroldegiko fisio eta osteopatia zerbitzua.
- Estanko eta loteri denda.
- Kinkila.
- Garbiñe estetika zentroa.
- Mapfre.
- Arkupe hortz klinika.
- Dixidu diseinu grafikoa.
- Itziar edergintza.
- Zabaleku informatika.
- Esnatu altzariak.
- Pili arrandegia.
- Urrats paperdenda.
- Nerea Jauregi ile apaindegia.
- Elordi janari denda.
- Lizar harategi urdaitegia.
- Txintxosta ile apaindegia.
- Mikel Elizetxea masajista.
- Pausoz Pauso podologia klinika.
- Urkola optika.
- Oiartzun Ardoak eta Gutiziak.
- Lizarralde ortopedia.
- Kabitxo taberna.
- Zubillaga gestoria.
- Martin harategia.
