Zaleekin esker onez herri festa antolatu dute denboraldiko azken partida jokatuko duten egunerako.
Iazko festako argazkia, jokalari eta antolatzaileekin.
Larunbatean jokatuko du Afantxok denboraldiko azken partida, Lezoko kiroldegian, 18:00etan, Kukuyagaren kontra.
Zuri-gorriak denboraldi bikaina osatu dute aurten ere. Partida baten faltan, laugarren postuan dira 58 punturekin, eta lasai doaz azken neurketara.
Aukera, gainera, zaleei eskertzeko baliatu nahi izan dute, eta iaz egin antzera, aurten ere Haurren Eguna antolatu dute partidaren atariko.
12:00etan jolasak egingo dituzte Antxoko Biteri Plazan haurrentzat, eta ondoren, 14:00etan, herri bazkarian elkartuko dira, Gure Zumardian. Paella jatea izango dute aukeran helduek, eta makarroiak haurrak. Txartelak denentzat lau eroan salgai, Kamio, Dani, eta Mimos.
Jaia biribiltzeko, jokalari eta zaleak denak elkarrekin joango dira azken partidaz gozatzera. 18:00etan dute zita, Lezoko Bekoerrotan.