2018/5/14

Pasaiako Itsas Festibalera kotxean ez etortzeko eskatu dute

Herrira ezingo denez autoz iritsi, Renfe, Euskotren eta Lurraldebuseko zerbitzuak indartuko dituzte.

olatz mitxelena

Pasaiako kirol emaitzak

Oiartzun taldeari 2-1 irabazita mailari eustea lortu du Sanpedrotarrak Ligako azken partidan.

olatz mitxelena

Asteburuetan ere zabalik izango da liburutegia

Ekainaren 10 arte izango da zabalik asteburuetan biblioteka, larunbatetan 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara; eta igandetan, 09:30etik 13:30era.

Bi ikasle oiartzuarren ipuinak, Elkarren lehiaketan sarituta

Haurtzaro Ikastolako Oihane Irastorza eta Enara Jauregik sari bana lortu dute X. Elkar ilustrazio eta ipuinen lehiaketan

Herriartekoan asteburu txarra Errenteriakoentzat

Errenteriako pilotariek itxura ona eman zuten partida guztietan, baina ez zuten lortu garaipenik.

lezo.udalekuak

220 plaza udalekuetarako

Lezoko Udalak, udalekuetan izena emateko epea zabalduko du hilaren 21ean (astelehena), eta iaz baino 40 plaza eskainiko ditu 3 eta 12 urte arteko haurrentzat.

igor arzuaga

Goiko Eskolak Arraguako festekin bat egingo du

Kontzertuak, bakarrizketa eta herri afaria antolatu dituzte larunbat arratserako

San Pedroko autobusa, garraioa

Itsas Festibala bitartean pasaitarrentzako trafiko informazioa zabaldu du udalak

Behin behineko aparkalekuak atonduko dituzte San Pedron, Donibanen eta Trintxerpen, guztiak egoiliarrentzat.

olatz mitxelena

Jaizkibel herriena eta herritarrena dela esan dute, ez militarrena

Jaizkibel mendira martxa egin dute dozenaka herritarrek. Militarren eremuak herriena eta herritarrena izan behar duela aldarrikatu dute.

pescados ferreres

Antxoko Areto Futbol Taldeak Haurren Eguna antolatu du larunbaterako

Zaleekin esker onez herri festa antolatu dute denboraldiko azken partida jokatuko duten egunerako.

olatz mitxelena
pala txapelketa 2018 finalerdiak

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko finalak zeintzuk izango diren zehaztuta daude

Datorren asteburuan jokatuko dituzte final guztiak, Madalensoron; Herriartekoan, berriz, modu txukunean hasi dira oiartzuarrak

girizia errioxa

Giriziakoak, gustura Errioxa aldean

Errioxara urtero egiten duten txangoa berritu dute pasa den asteburuan; 60 bat lagun joan dira San Vicente de la Sonsierra, Eltziego eta Guardian izan dira

ged, demoarso

Gure Esku Dago-ren aldarriak balkoietara

Pasaiako Itsas Festibala baliatuko dute aldarriei ikusgarritasuna eman eta giza katerako deialdia zabaltzeko.

olatz mitxelena

Tximeleten running solidarioa

Juneren Hegoak Kirol Eguna antolatu dute lehenengoz, Errenterian. Horren barruan Juneren Hegoak Running Solidarioa egingo dute.

oiartzun an?orga

Oiartzunek ezin izan du Euskal Herria Kopan aurrera egin

Añorgaren kontrako partidan, faborito izan arren, galdu dute oiartzuarrek; areto futbolean, Miren Taberna, irabazi arren, azkenaurreneko postuan gelditu da

Hurrengo auzo batzarra, Kaputxinoak auzoan

Etzi izango da (asteazkena 16) Kaputxinoetako Auzo Elkartearen egoitzan 19:00etan, eta Julen Mendoza alkateak eta Bernar Lemos Hirigintza zinegotziak hartuko dute parte.

[Bideoa] Antzezle, euskaraz

Ikasitako euskarari hauspoa ematea da helburua, eta euskara ikasteko modu dinamikoagoa praktikan jartzea.

Zaria Koru Eskola Itsas Festibalean izango da

Zaria Koru Eskolako Zariatxo eta Zariagaz abesbatzek emanaldia egingo dute Pasaiako Itsas Festibalaren egitarauaren barruan.

Esteban Andueza eta Agustin Maritxalar mus txapelketaren irabazle

Niessen elkarteak antolatu duen mus txapelketak baditu irabazleak: Esteban Andueza eta Agustin Maritxalar.

Gehiago