Giriziakoak, gustura Errioxa aldean

Errioxara urtero egiten duten txangoa berritu dute pasa den asteburuan; 60 bat lagun joan dira San Vicente de la Sonsierra, Eltziego eta Guardian izan dira

girizia errioxa

Giriziakoak, San Vicente de la Sonsierran.

Girizia elkarteak urtero Errioxa aldera bidaia antolatzen du. Pasa den larunbatean berritu zuten ohitura. Oiartzundik joandako 60 bat lagunek San Vicente de la Sonsierra (Errioxa) bisitatu zuten lehendabizi, eta ondoren Arabara joan ziren, Guardian paseotxo bat emateko. Eltziegon bazkaldu zuten, Simeonen upategian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.