Gure Esku Dago-ren aldarriak balkoietara

Pasaiako Itsas Festibala baliatuko dute aldarriei ikusgarritasuna eman eta giza katerako deialdia zabaltzeko.

ged, demoarso

GEDen aldarriek toki izango dute Pasaiako Itsas Festibalean.

San Pedroko Gure Esku Dago-k materiala banatuko du egunotan herritarren artean, nahi duen orok balkoietan ikusgarri jar dezan Pasaiako Itsas Festibala bitartean. Modu horretan ikusgarritasuna eman nahi diote GEDen aldarriari eta ekainaren 10eko giza katera batzera deialdia ahalik eta gehien zabaldu. Gaur (hilak 14), bihar (hilak 15) eta etzi (hilak 16) banatuko dute materiala, 16:00etatik 19:00etara, frontoian.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.