Bi ikasle oiartzuarren ipuinak, Elkarren lehiaketan sarituta

Haurtzaro Ikastolako Oihane Irastorza eta Enara Jauregik sari bana lortu dute X. Elkar ilustrazio eta ipuinen lehiaketan

Elkar argitaletxeak haur eta gaztetxoentzako antolatzen duen ipuin eta ilustrazio lehiaketak hamargarren ekitaldia izan du aurtengoa. Palmaresaren berri eman dute, eta bertan bi oiartzuarren izenak agertzen dira: Enara Jauregi eta Oihane Irastorza. Beren ipuinek saria lortu dute. Amonaren amantala du izena Irastorzarenak, eta E Mailan —DBH 1 eta 2ko ikasleentzat gailendu da. Enara Jauregiren Neguko arratsalde hotz bat ipuinak, berriz, Laboral Saria eraman du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.