Behin behineko aparkalekuak atonduko dituzte San Pedron, Donibanen eta Trintxerpen, guztiak egoiliarrentzat.
Itsas Festibala bitartean garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute; egoiliarrak baino ezingo dira autoan ibili, aurrez zehaztutako ordutegietan.
Eragin handia izango du trafikoan Pasaiako Itsas Festibalak, eta udalak Pasaian bizi direnek kontuan hartu beharreko informazioa zabaldu du.
San Pedro, Trintxerpe, eta Donibane trafikora itxita egongo dira, eta soilik egoiliarren, larrialdien zerbitzuen eta garraio publikoaren sarrera irteerak baimenduko dituzte.
Garraio publikoa indartu egingo dute, baina hainbat ibilbide eta geltoki tokiz aldatuko dituzte. Ekialdebusek zabalduko du horien berri, udalak jakinarazi duenez.
Horrez gain, egoiliarrentzako behin behineko aparkalekuak atonduko dituztela iragarri dute: Trintxerpen alkateordetzaren atzealdean, eta Rodolforon orubean; Donibanen Nabalaldeako industriagunean eta kaian; eta San Pedron, lonjan eta Bou Nabarra aparkalekuaren 3. pisua.
Informazio zehatzagoa, barrutiz barrutikoa,
udalaren webgunean topa daiteke.