Zabarrek zain ditzala lezoarrak

Lezoko Mendekoste Jaiak gaur arratsaldean hasi dira, Itsas Festibalaren usainez blai dagoen badiatik iritsi da Zabarre Lezora.

zabarre.nagusia

Zabarre pirata, portura iritsi berritan.

Gaur arratsaldean hasi dira Lezoko Mendekoste Jaiak. Portutik iritsi da Zabarre pirata bere segizioarekin, Itsas Festibalaren uhinen laguntzarekin. Izan ere, badiaren sarrerako zatian dozenaka ontzi tradizional dabiltza hara eta hona, euskal eta nazioarteko itsas ondarearen berri ematen. Lezoko festekin bat egin du Itsas Festibalak, Zabarreri laguntza eman dio. Eta Zabarrek zainduko ditu jaiak bitartean lezoarrak. Portutik Gurutze Santuaren plazara joan dira Lezoko festazaleak. Han hasi dira ofizialki jaiak, Aiora Intxaurrandieta Amiano eta Ioritz Intxaurrandieta Oiartzabalen pregoiarekin. Onena desio izan diete lezoarrei gaurtik igandera arte luzatuko diren festetan.

Handik aurrera, denetik, 30 ekitaldi baino gehiago 53 ordu eskasetan. Sartu hemen egitarau osoa ikusteko.

Gozatu lezoarrok! Ondokoak, jaien hasierako irudiak dira:
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.