[Galeria] Mendekosteak, motzak, baina handiak
Mendekosteak bukatu dira. Hiru eguneko jai aroan, eta eguraldiaren laguntzarekin, kaleetan egoteko aukera izan dute lezoarrek eta bisitariek.
Atzo bukatu ziren, asteburu latzaren ondoren, Lezoko Mendekoste Jaiak. Eguraldiak lagundu du jaien hasieratik bukaerara. Eta horrek lagundu egin du herri giroan. Denetik izan da ostiralean Zabarre iritsi zenetik atzora arte. Jarraian, larunbat eta igandean HITZAk bildutako argazkiak ikus daitezke, Carrerak eta Ekaitz Arrietak bidalitakoak. Hurrengo urtera zain egon baino, irailera arte egon beharko dute itxaroten lezoarrek berriz ere festa giroan sartzeko. Orduan baitira santakrutzak, Lezoko jai handiak.