Abesbatza ikasleek kantatu dute, musika irakasleek jotzen zuten bitartean.
Ibargain musika eskolako ikasleak ikasturte bukaerako kontzertuak ematen ari dira egun hauetan. Bihar izango dute emanaldi nagusia —19:00etan, Elorsoron—, baina gaur, aste osoan zehar bezala, beste saio bat egin dute. Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Herri Eskolako ikasleak izan dituzte entzule.
Dozena bat abesti inguru izan ditu saioak, eta denek gai bera zuten ardatz: animaliak. La cucaracha, Isidoro katua, Axuri beltza, Euskararen txantxangorria eta beste hainbat abesti jo dituzte ikasle gazteek. Batzuetan kantuz erantzun diete ikasle are gazteagoek.
Heldu jolasari
Bukaera partean, Haziak egitasmoaren bueltan sortutako abestia aurkeztu dute: Heldu jolasari. Juan Pablo Lizartza Ibargaineko koru irakasleak azaldu duenez, Haziak proiektukoak hurbildu zitzaizkien, Oiartzungo herriarentzat abesti baten sorkuntzan bidelagun izateko proposatuz. Testua osatu zuten otsaila partean, adin guztietako oiartzuarren artean, eta gero Jon Martin bertsolariak moldatu zuen.
Mitxel Muñoz gitarra irakasleak jarri zion musika, eta Orkatz Arbelaitz eta Lizartzak berak azken moldaketak egin zituzten, euskara eta musikak bat egin zezaten. Gaur, atzo bezala, koru ikasleek abestu dute —abesbatzakoek lehenengo urtea dute kontzertuan—. Orain, musika moldaketak falta dira, eta irailean grabatuko dute.
Aste honetan eman dute abestia ezagutarazteko lehenengo pausoa. Hemendik hilabete gutxitara Oiartzungo haur gehienek buruz jakingo dute, ziur.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.