Ehunka motozale espero dituzte Pasaian Wheels&Waves erakarrita

Moto bilduma oso bereziak egongo dira ikusgai Zirizan

Heltzear dira motozaleak. Bihar hasten da Wheels&Waves 2018 jaialdia, eta Trintxerpen ehunka motozale espero dituzte Zirizan atondu duten ArtRide erakusketak erakarrita.

Bihar, 19:30ean inauguratuko dute erakusketa, eta aurretik motorzaleak Jaizkibelen ibiliko dira jaialdiaren barruan antolatutako Punk’s Peak lasterketan. 11:00etatik aurrera izango da lasterketa.

Lasterketaren sari banaketa 17:00etan izango da, Hondarribian, Arrantzale Auzoan, eta hura bukatuta Trintxerpera etortzekoak dira motorzaleak, ArtRider-en inauguraziora.

Zirizako erakusketa larunbata bitartean izango da zabalik eta ostirala eta larunbatean 11:00etatik 21:00etara bisitatzeko aukera egongo da. Moto bilduma ikusgarriak, surf eta skate taula oso bereziak, eta vintage eta custom kulturan erreferenteak diren artisten lanak izango dira ikusgai.

Sarrerak 6 euro balio du eta Zirizan bertan eros daiteke. Pasaitarrek sarrera debalde dute gonbidapenak aldez aurretik HAZ bulegoetan eskuratuta.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend