Harrotasunaren koloreak
San Pedron zebrabidea margotu dute bigarrenez
Bide seinalea ere koloreztatu dute aurten
San Pedron bigarren urtez jarraian margotu dute herriko zebrabide bat LGTBI kolektiboaren banderaren koloreekin. Harrotasunaren Egunaren atarian, eta barrutiko jaiak hastear direla, iniziatibarekin, sexu joera orerekiko errespetua aldarrikatu dute.
Datorren astean Antxon errepikatuko dute iniziatiba, baina toki zehatza eta ordua ez dituzte oraindik zehaztu.