2018/6/22

lanin lanbarren

Lanin egitasmoa Lanbarren industriaguneko enpresetan izan da

Orain arte, 21 enpresa bisitatu dituzte, eta hamabik azaldu dute beren interesa; Lintziringoak ere bisitatzen hasi dira

lintziringo zubia

Lintziringo zubia itxiko dute astelehenean, lanengatik

Carrefour eta Makarrastegi industriagunera joateko bidea markatuko dute; uztailaren 5era arte egongo da itxita

Udala, jai parekideen alde eta erasoen kontra

Festen atarian sentsibilizazio kanpaina bultzatzen ari dira eskualdeko udalek

oarsoaldea

Udala 'etsituta' eta 'haserre' Nafarroako Auzitegiaren erabakiarekin

6.000 euroko fidantza ordainduta bortxatzaileak baldintzapean aske uzteko erabakiak "alarma guztiak piztu" ditu bozeramaile batzordearen esanetan.

Naroa Muruak gidatuko du Emakumeen Erregionala

Mikel Gutxierrez arituko da bigarren entrenatzaile lanetan.

san joan sua iturriotz

Suaren inguruko ospakizunak ere, era seguruan

Hainbat su piztuko dituzte bihar arratsean; Oiartzungo Udaltzaingoak hainbat gomendio eman ditu seguruak izan daitezen

[Bideoa] Berehalako erantzuna 'La Manada'-koen baldintzapeko askatasunaren kontra

Gaur, elkarretaratzera deitu dute, 19:00etan Antxoko Gure Zumardian

olatz mitxelena
chavela

'Chavela' dokumentala, Sexu Askapenaren Eguna ospatzeko

Costa Rican jaiotako abeslariari buruzko dokumentala eskainiko dute hilaren 29an, Sexu Askapenaren Egunaren biharamunean

la manada oiartzun

'La manada'-koak irudikatzen dituzten panpinak zintzilikatu dituzte

Done Eztebe plazan bost panpin agertu dira, Iruñeko erasotzaileen argazkiekin, haiei baldintzapeko askatasuna ezarri eta gero

san joan sua

Lau barrutietan ospatuko dute udako solstizioa

Suaren inguruan dantzan ospatuko dute urteko gaurik motzena

olatz mitxelena
arraunak

Oarso Bidasoko traineruak, sakonean, HITZAn

Traineruak, denak, asteburu honetan hasiko dira bogan. HITZAk Oarso Bidasoko talde guztietako kideekin sasoiaren analisia egin du.

Arrosak, harrobiarekin harro

Neskak iazko denboraldia errepikatzeko asmoz, eta mutilak norbere ligan jarraitzeko helburuz, ilusio handiarekin ekin diote denboraldiari San Juan-Koxtape Arraun Elkartean

olatz mitxelena

Etxera itzuli dira

Aurreko denboraldian Touring Kirol Elkartea utzi zuten jokalari guztiak etxera itzuli dira. Hala jakinarazi du Touringen zuzendaritza berriak.

Haur eta nerabeen transexualitateaz arituko dira EAJ-ren eskutik

Chrysallis Euskal Herria elkarteko kide eta sexologoa den Aingeru Mayorrek emango du hitzaldia.

oiartzun mobilizazioa antiju morik

Azken egunetako indarkeria matxista salatzeko elkartuko dira

Antiju Morik talde feministak mobilizazio zaratatsua egingo du gaur arratsaldean; udalak ere bat egin du deialdiarekin

3.000 euro elkartasunerako

Errenteriako Udalaren ekarpena, jantzi teknikoak, txalupak edota lanerako materialak eskuratzeko baliatuko du Salvamento Maritimo Humanitariok.

HITZAren 15. urteurrenaren lehen zozketa, egina

Arantza Hotelean bi gaur eta spa zerbitzua jasotzeko aukera izango du Mireia Cuesta lezoarrak. Beste hiru zozketa egingo ditu HITZAk.

«Gustatuko zaizu edo ez, baina arteak behar du izan askea»

Oso gazte hasi zen plazaz plaza abesten, eta ordutik musikari eta bere gitarrari lotuta bizi da. ETB1eko ‘Bago!az’ saioko finalera heldu da sanjuandarra, bere ahotsak eta izaerak arrastoa utzi dute.

Gehiago