Done Eztebe plazan bost panpin agertu dira, Iruñeko erasotzaileen argazkiekin, haiei baldintzapeko askatasuna ezarri eta gero
Done Eztebe plazan agertu dira panpinak.
2016ko sanferminetan neska bati eraso egiteagatik bederatzi urtera zigortu zituzten Sevillako bost gizon. Nafarroako Auzitegiak atzo erabaki zuen bermepean aske uztea, eta hala egongo dira 6.000 euro ordaintzen dituztenean. Izan ere, epaia oraindik ez da irmoa. Epaitegiak argudiatu dutenez, ez omen dago delitua berriro egiteko arriskurik, ezta ihes egiteko ere, publikoki ezagunak direlako. Autoak nabarmendu duenez, biktimarengandik 500 kilometrora bizi dira bost erasotzaileak.
Epaia jakinarazi zutenean bezala, Nafarroako Auzitegiaren erabaki horrek sumindura sortu du Euskal Herrian. Oiartzunen ere bai. Hala, gaur goizean zintzilik agertu dira bost panpina, bere buruari
La manada deitzen dion talde horretako bost kideen aurpegiekin.