3.000 euro elkartasunerako

Errenteriako Udalaren ekarpena, jantzi teknikoak, txalupak edota lanerako materialak eskuratzeko baliatuko du Salvamento Maritimo Humanitariok.

Pasaian ari dira egokitzen Aita Mari itsasontzia erreskate ontzi bihurtzeko.

3.000 euro eman dizkio Errenteriako Udalak Salvamento Maritimo Humanitario gobernuz kanpoko erakundeari Maydayterraneo proiektuaren barruan Aita Mari itsasontzia Libiako kostan egon dadin aurtengo udan. Jatorrian Getariako arrantza ontzia zena erreskate ontzia bilakatzen ari da elkarte hori, eta lan hori egiteko egun egokitzen ari dira Pasaian. Errenteriako Udalaren ekarpena, jantzi teknikoak, txalupak edota lanerako materialak eskuratzeko baliatuko du Salvamento Maritimo Humanitariok. Aita Mari ontzia Mediterraneoko eremurik arriskutsuenera eramango dute Salvamaneto Maritimo Humanitariok eta ProemAid Maydayterraneok abuztu aldean, Libiako kosta parera zehazki,  gerra eta gatazka egoeretatik, Siria, Libia edota Egiptotik ihesi doazen pertsonak laguntzeko. Azken horiek, Mediterraneoa zeharkatzen dute Italia eta Greziako kostetara heldu amoz beren bizitzak arriksuan jarrita. Aita Marik bost hilabetez lan egingo du, hamar txandatan eta 100 boluntario ingururekin Libiako kosta parean. Errenteriako Udalak bigarrenez lagundu du Salvamento Maritimo Humanitario.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.