Udala, jai parekideen alde eta erasoen kontra

Festen atarian sentsibilizazio kanpaina bultzatzen ari dira eskualdeko udalek

Sentsibilizazio kanpaina bat abiatu dute eskualdeko udalek jai parekideen alde, eta eraso, sexista, homofobo, xenofobo eta transfobikoen kontra.

Udalen arabera jaien atarian funtsezkoa da aldarrikatzea elkar errespetua ezinbestekoa dela eta elkarbizitzaren aldeko jokabideak sustatzea.

Taberna, txosna eta elkarte gastronomikoetan eragin nahi dute bereziki, heietan biltzen delako nagusiki jai giroa, eta horregatik haietan banatuko dute kanpainaren gaineko informazio, balizko erasoen aurrean nola jokatu azaltzeko. Kartela, jarduteko protokoloa, eta pegatinak banatuko dituzte.

Azkenik, erasoak gertatzekotan herritarrei udaltzaingora jotzeko gomendatu diete, tokiko poliziak kanpainaren partaide direlako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.