[Bideoa] Berehalako erantzuna 'La Manada'-koen baldintzapeko askatasunaren kontra

Gaur, elkarretaratzera deitu dute, 19:00etan Antxoko Gure Zumardian

Iruñeko bost erasotzaileak libre uzteko erabakiak haserrea eragin du eta kaleetan erantzuna berehalakoa izan da. San Pedron, atzo bertan bildu ziren frontoian gaitzespena adieraztera, protesta zaratatsuan. Gaurko, berriz, mugimendu feministak luzatu du deialdia. 19:00etan, Antxoko Gure Zumardian elkarretaratzea izango da Harremantxo eta Bekoz Beko taldeek deituta, Ez dago gure hitza epaituko duenik lelopean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.