Taupada izatera deitu dute herria

Hilaren 30ean taupada izatera deitu ditu herritarrak Sarek.

Agerraldi jendetsua egin du gaur eguerdian Sare Herri dinamikak, pasa den abenduan Mikel Arrieta eta Aitzol Gogorza larri gaixo dauden Oreretako presoen alde egindako manifestazio handia bukatu zen Agirre Lehendakariaren plazan. Beste mobilizazio baten berri eman dute gaur. Bihotz erraldoia egin nahi dute hilaren 30ean, hamarnaka eta hamarnaka taupadez, handi eta txikiz, osatutako bihotz erraldoia,  Gogorza eta Arrieta etxean nahi dituztela ozen esateko, larri gaixorik dauden Oreretako bi presoek eta horien senideek pairatzen duten sufrimendua eta injustiziarekin amaitzeko.

Ez dute oraingoan manifestazioa egingo, auzoetara jo du Sarek, eta auzoak izango dira protagonista. Zehazki, hilaren 30eko iniziatibaren aurkezpena hartu duen Agirre Lehendaraiaren plaza, Alaberga eta Pontika azoetako plazak izango dira Izan Taupada iniziatibaren agertoki. Herritarrak hiru horietan elkartuko dira 12:00etan bihotz erraldoia sortzeko. Agerraldian argi esan dute Sareren ordezkariek, “korapiloak askatzeko unea da, elkarbizitzarako unea da, herrira bueltatzeko unea”. Horretarako taupadak behar dituzte, ahalik eta gehien, ahalik eta indartsuen, eta horretara deitu dute herria, “taupada izateko deia luzatzen diogu herriari, norbanakoetatik hasita, elkarbizitzarako urratsak kolektibo gisa egitera, herritarrak konponbiderako protagonistak izanda”.

Espetxe politikaz mintzatu dira eta iraganean eta ezohiko lege batean oinarrituta dagoela salatu dute: “Guk etorkizunari begiratu nahi diogu, eta horretarako, iraganetik datozen oinaze eta minak sendatzea ezinbestekoa da, baita espetxe politika hau errotik aldatzea ere”.

Joan den abenduko manifestazio handitik hona egindako bideari ere erreparatu diote gaurko agerraldian, eta sarea handitzen joan dela azaldu dute eremu ezberdinetako norbanakoak dinamika horretara gehituta, “gehiengo politiko, sindikal, eta sozialarekin bat eginez, eta herri honen nahia argi utziz. Baina tamalez, Aitzol eta Mikelek gaixotasun sendaezinak izan arren, espetxean jarraitzen dute”. Horrenbestez, herritar guztiak deitu dituzte 30ean parte hartzera iniziatiban, lanean jarraitzera, “Aitzol eta Mikel etxera ekarri arte”.

Nahasmen obsesibo konpultsiboa eragiten dion buruko gaitza du Gogorzak, autolisi arrisku handiarekin. Azken urteetan hainbat aldiz ospitaleratu behar izan dute Basurtoko erietxean bere egoeraren ondorioz. Egun Basauriko espetxean dago.

Arrietari joan den urteko urtarrilean diagnostikatu zioten espondilartropatia kroniko seronegatiboa Algecirasko Campo Gibraltar ospitaleko sendagileek. Endekapenezko gaixotasun larri eta sendaezina da. Botafuego (Algeciras, Espainia) espetxean aurkitzen da, Euskal Herritik 1.100 kilometrora.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend