Aintzane Galardi gonbidatuko dute astearteko saiora, eta bere 'Mendafin usaineko iluntzeak' aztertuko dute
Aintzane Galardi oiartzuarra gonbidatu dute urteko azkeneko saiora [Argazkia: Erein].
Aurtengo ikasturtea azkenetan da, eta Oiartzungo Irakurketa Taldeak 2018/2019aren azken atala idatziko du bihar, azkeneko saioarekin. Azkeneko saioetan egiten duten moduan, egile bat gonbidatuko dute, eta biharko kasuan ez dute urrutira joan beharrik izan. Aintzane Galardi idazlea izango da biharko saioan.
Irakurketa Taldeko kideek Mendafin usaineko iluntzeak (Erein, 2015) liburua irakurriko dute, eta Galardirekin berarekin komentatuko dute. Poesia liburuak Blas de Otero-Bilbo Uria Nazioarteko VII. Poesia lehiaketa irabazi duen.
Oraingoan, Fermiñenen elkartuko dira literaturazaleak, 20:00etan. Ikasturteko azkeneko atala idatzi ondoren, epilogoa zirriborratuko dute. Izan ere, elkarrekin afalduko dute.