Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

150 ekintzatik gora eta lepoko zapia, identitate zeinu

150 ekintzatik gora prestatu ditu jai batzordeak egitaraua osatzeko, eta 25 kontzertutik gora. Identitate propioa erakutsiko duen zapia ere aterako dute aurten.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/07/02

Jai Batzordeko kideak ostiral arratsaldean egin zuten agerraldian.

Atzerako kontaketa hasi da, hemeretzi egun baino ez dira falta madalenetako txupinak eztanda egin dezan, eta jai batzordeak agerraldia egin du egitarauaren hainbat xehetasun emateko. 150 ekintzatik gora prestatu dituzte egitaraua osatzeko: erakusketa, dantza, antzerkia, danborrada, lehiaketa eta dastaketa gastronomikoak, kirol  jarduerak… askotariko ekintzak eguneko zein gaueko egitaraua osatzeko. Ez da musikarik gabeko jairik, eta horri ere erantzun dio jai batzordeak: 25 kontzertutik gora izango dira hilaren 21etik 25era bitartean publiko eta gustu ezberdinak asetzeko modukoak. Programaren atzean, egitarau zabala, askotarikoa, baina batez ere, ilusioa eta auzolana: “ilusio handiz prestatu dugu egitaraua aurten ere, auzolanean, herritik eta herriarentzat izango diren jaiak egiteko”. eta berritasunik ere bada aurten, Errenteria-Oreretako jaiek nortasun propioa duten jakitun izanik, identitate hori indartuko duen lepoko zapia egin dute lehenengoz.  Zapi horiek, hilaren 15etik aurrera izango dira salgai herriko hainbat puntutan (aurrerago zehaztuko dituzte saltoki horiek). Txupinazoez ere mintzatu dira. Aurten ere bakarraren ordez, hiru izango baitira: Txupinazo txikia Koldo Mitxelena plazan 17:30ean, aurten gainera, Irria Harro! abesti propioarekin; Holi festa Gernika plazan 18:00etan hasita, eta txupinaren jaurtiketa udaletxeko balkoitik. Azken hori Herriko plazan zuzenean bizitzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta lasaiago egin nahi dutenek berriz, Zumardian udalak jarriko duen pantaila erraldoiaren bitartez edo Herri Bizia webgunean jarraitzeko aukera izango da. Madalenen lehen egunean antolatzen duen herri bazkariaren txartelak agortu direla dagoeneko jakinarazi du bestalde, eta eskerrak eman dizkie herritarrei, “antolatzen dugun bazkariari egiten dioten harrerarengatik”. Jaiez libre bizitzeko aldarriari ere egin dio tartea jai batzordeak, “emakumeek ez dutelako ausart izan behar, libre baizik”. Horren harira, eraso sexistarik gabeko madalenak helburu dituzten neurriekin bat egin du batzordeak. ezin amaitu herritarrak jaiez gozatzera deitu gabe, eta hala egin dute, “jaiak prestatzen gozatu dugun adina gozatuko dugu festak bizitzen, eta herritarrek ere hala goza ditzaten espero dugu, jaiak marraztuz, jaietan parte hartuz, jai herrikoiak biziz”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.