590.458 euroko aurrekontuarekin, Murias enpresa ari da hura eraikitzen eta 12 astean lanak amaituta egotea aurreikusi dute.
Igogailuaren planoa.
Duela astebete hasi zituen udalak Bekoerrota kiroldegia eta Altamira auzoa lotuko dituen igogailua eraikitzeko lanak. 590.458 euroko aurrekontuarekin, Murias enpresa ari da hura eraikitzen eta 12 astean lanak amaituta egotea aurreikusi dute. Urte amaierarako, beraz, amaituta izango da igogailua.
Irisgarritasuna hobetzea “lehen egunetik, lehentasuna” izan duela esan du udal gobernuak, “irisgarritasuna hobetzea, herritarron bizi kalitatea, mugikortasuna eta ongizatea hobetzea delako”.
Bekoerrota eta Altamira lotuko dituen igogailua lehenengoa izango da, baina ez azkena, faseka hainbat igogailu eraikitzea aurreikusten baitu Irisgarritasun Plan Bertikalak.