Batelerak bigarren tokian sailkatu dira, galiziarrekin oso parekatuta.
Bi ezuste nagusi gaurko Kontxako emakumeen sailkapen estropadan. Riveiraren garaipena, eta Hondarribia kanpoan geratu izana. Hamabi ehunenekoen alde eskasarekin, San Juango Batelerak bigarren tokian helmugaratu, eta honenbestez datozen bi igandeetan bosgarren Kontxako bandera irabazteko lehian izango dira. Hori bai, sailkapen estropadan ikusitakoaren arabera adi egon behar galiziarrekin.
Lan txukuna Hibaikako neska gazteena. Seigarren tokian helmugaratu dira eta Kontxako lehian izango dira. Nabarmentzekoa, baita ere, Tolosaldearen lorpena, aurten lehengoz trainerua uretaratu eta Kontxarako txartela lortu. Zazpigarrenak izan dira tolosarrak.
Oriotarrak hirugarrenak izan dira, sanjuandarretik lau segundora, eta laugarren eta bosgarren Arraun Lagunak eta Kaiku, hurrenez hurren. Donostiarrarekin batera guztiak lehiatuko dira datozen bi igandeetan.
Emakumeen XI. Kontxako sailkapen estropadan hamasei traineru lehiatu dira lehenbizikoz, orain arteko traineru kopururik handiena, lehen aldiz sari parekideak banatuko duen Kontxako estropadan.
Sailkapena
- Riveira 11:17. 02
- 2.San Juan: 11:17.14
- Orio. 11:21.58
- Arraun Lagunak. 11:25.52
- Kaiku 11.34.44
- Hibaika 11.35. 02
- Tolosaldea 11.40.44