Txosnagunea aurrera eramateko herriko hainbat eragile bildu dira. Ekitaldiak ere antolatu dituzte, gehienak jaien hasiera ofizialaren aurretik.
Saldise plazaren aterpeak jasoko du txosnagunea.
2018ko santakrutzetan txosnagunea egongo da. Herriko hainbat eragile bildu egin dira, eta jaiei herri bizitza oparoagoa emateko xedez, txosnagunea antolatuko dute Karlos Saldise plazan. Edukiz betea egongo da, gainera, egitarau propioa izango duelako. Noski, bertan zer edan izango da, baita ogitartekoak ere. Hala ere, egitarauko ekitaldi gehienak santakrutzen hasiera ofiziala baino lehenago dira, aurreko egunetan.
Lezoko jaietan garai batean, ohiko tabernez gain, izaten ziren txosnak eta bestelako jaietako guneak (egokitutako garajeak). Horiek, denboraren poderioz, desagertzen joan dira, antza, egungo jaien eredua, jaiak bizitzeko era, aldatu egin zelako. Lezon, baina, jaietan ere kaleek bizitza behar dutela uste dute, herri bizitza. Eta horregatik eragileak bildu, eta gunea osatu dute.
Egitaraua prest dute jada. Honakoa da:
Irailak 7, ostirala
- 19:00etan, txosnaren irekiera pintxopotearekin.
Irailak 8, larunbata
- 11:00etan, Gazte Olinpiaden finala.
- 14:30ean, bazkaria.
- 17:00etan, karaokea.
- 22:30ean, Gaitzerdirekin erromeria.
Irailak 10, astelehena
- 17:00etan, jolasak.
- 18:00etan, txokolatada.
- 19:00etan, Txofo & Txofa pailazoak.
Irailak 11, asteartea
- 16:30ean, poltsa eta buruberokien tailerra.
- 18:00etan, eztabaida.
- 20:30ean, ipuin kontalaria.
- 22:15ean, film baten emanaldia.
Irailak 12, asteazkena
- 18:00etan, mural margoketa.
- 19:00etan, kartelada.
- 21:00etan, pintxopote musikatua.
Irailak 13, osteguna
- 03:00etan, DJ Mari & Nazkane.
Irailak 14, osteguna.
Irailak 15, larunbata
- 23:00etan, kontzertuak: La Basu, Juantxo Skalari Rude Band eta DJ Polas & DJ Loro.
Informazio osagarria: