Euskal Herriko Bote Luzeko hirugarren txapelketa hasiko da, Txostek antolatuta
Zortzi taldek hartuko dute joko zuzeneko modalitateko hirugarren txapelketa izango da; azken urtetan bota luzea berreskuratzen ari dira, galdua bazegoen ere
Galduta zegoen modalitatea zen bote luzearena, eta azken urtetan berreskuratzen ari dira. Berreskuratze horren beste sintometako bat da datorren asteburuan hasiko den modalitateko hirugarren Euskal Herriko txapelketa. Oiartzungo klub batek —Txostek— antolatzen du Euskal Herriko Bote Luzeko III. Txapelketa. Zortzi taldek parte hartuko dute. Lapurdiko hiru talde izango dira —tartean, 2016ko txapelduna— eta bi Nafarroetako bana. Iazko txapeldunak Bizkaia ordezkatuko du, eta Gipuzkoatik bi talde ariko dira. Bote luzea joko zuzenen artean zaharrena da, eta gainontzeko modalitateen guraso da, besteen oinarri eta funtsa izan baitzen. Talde bakoitzak zortzi jokalariz osatuta daude, eta bostek jokatzen dute kantxan. Beste hirurak aldaketak egiteko gordetzen dituzte. Txapelketaren egitaraua ikusteko,