Ainhoa Intxaurrandieta: «Sententziak gure argudiaketa ontzat ematen du eta aitortza bat da»

Madrilgo Kontu Auzitegiak Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen alde egin du, eta erabakiak ezustean harrapatu ditu GHKko presidente ohi eta aurreko agintaldiko Ingurumen diputatu Iñaki Errazkin. Herenegun jakin zen ebazpena EH Bilduko bi kideren aldekoa zela, eta atzokoa balorazioetarako  eguna izan zen. EH Bilduk agerraldia egin zuen goizean Donostian. Juan Karlos Izagirrek eskerrak eman zizkien Errazkin eta Intxaurrandietari- agerraldian izan ziren biak- eta Marian Beitilarrangoitiak sententzia baloratu zuen.

HITZArentzat Ainhoa Intxaurrandietak berak egin du balorazioa.«Sorpresa erabatekoa» izan dela aitortu du lezoarrak. Ezkorra zen erabat Intxaurrandieta, «joko zelai politikoan, hauteskundeak gerturatu ahala, auzia erabat galduta» zutela erabat sinetsita. Horregatik, lasaitu ederra ez ezik, poza agertu du,  «batez ere, sententzia sakonera sartu delako eta argi eta garbi esan duelako errauste planta gain-dimentsionatua zegoela, errauste planta ez zela bideragarria eta ezin zela eraiki».

Kudeaketa ona egin izana aitortu die Errazkin eta Intxaurrandietari sententziak, «lurraldearentzat ekonomikoki kaltegarria zen azpiegitura bat bertan behera uzteagatik».

«Gainera, pilota haien teilatuan jartzen du», ohartarazi du  Intxaurrandietak «eta esaten du bai swapengatik eta bai errauste plantaren kontratua eten behar izateagatik, norbaitek ardura baldin badu diru galeretan,  haiena dela ardura».

Intxaurrandietak gogorarazi duenez, «beraiek  bazekiten errauste planta gaindimentsionatuta zegoela, eta aurrera jarraitu zuten, jakin arren horrek kalteak ekarriko zituela». Sententziak, zentzu horretan «diru publikoa ika-mika politikoan sartu izana onartezintzat» jo duela azaldu du Intxaurrandietak, eta aitortu du» helburua, dirua baino, eskarmentu politikoa emate izen dela», salatzaileen jokabidea deitoratuz.

Zentzu horretan, «oso sententzia irmoa eta sendoa»  dela baietsi du lezoarrak : «Guk erabilitako argudio berdin-berdinak erabiltzen ditu. Gure argudiaketa ontzat ematen du eta aitortza bat da,  guk orain arte behin eta berriro, milaka alditan esan duguna berresten duelako».

Sententziak «kudeatzeko bi modu» daudela agerian utzi duela iritzita, argi mintzo da lezoarra: «Kudeatu daiteke enpresei, elite ekonomikoari eta botereari begira eta herritarrei bizkarra ematen, eta kudeatu daiteke herritarrei begira eta botere ekonomikoei bizkar ematen. Guk bigarrenaren  alde egiten dugu».

Horregatik, aurrerantzean, «aukera  izenez gero», argi du zein izango den EH Bilduren aukera: «Ez dugu onartuko diru xahuketa, ez ditugu onartuko gaixotasunak sortzen dituzten azpiegiturak, eta  jarraituko dugu zentzuz kudeatzen, herritarrekin eta herritarrei begira.

Ekarpen bat

Egin iruzkin bat

*

*


*

  • Iker
    11 urria 2018 at 23:48 - Reply

    Hiri eta herri handiek gutxi birziklatzen duten bitartean, adibidez Donostiak, gu zaborra kanpora eramaten kriston dirua xahutzen ari gara.

  •  

    Albiste irakurrienak

    Send this to friend