'Mai da bai' dokumentala eskainiko dute datorren ostegunean; ondoren Sergio Andres Marinao eta Txema Abarrategirekin solasaldia egingo dute
Emakume maputxeak, traje tradizionalak jantzita.
Maputxeak Wallmapu lurraldean bizi dira, Txile eta Argentinako estatuen artean banatuta. Milioitik pasatxo dira Amerikako jatorrizko herri hori osatzen dutenak.
Datorren ostegunean, hilak 25, Oiartzungo Udalak, Oiartzun Azmarrin-ek eta Garabidek ekitaldi bat antolatu dute, maputxeak eta haien egoera hobe ezagutzeko. Lehenik eta behin,
Imanol Eppherre, Eider Ballina Mondragon eta Ann Baskaranek zuzendutako Mai da bai (eta ezetzik ez dago) dokumentala ikusiko dute.
Emanaldiaren ondoren, solasaldia irekia egingo dute. Hizkuntza Biziberritzeko Aditu titulua Euskal Herrian ateratzen ari den Sergio Andres Marinao aktibistarekin eta Txema Abarrategiko Garabideko kidea arduratuko dira.
Saioa udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita.