Igoerarik ez, pilotarientzat

Erabakigarriak ziren asteburuko partidetan ez dute lortu emaitza onik Errenteria-Oreretako pilotariek.

EPLEkopilotariak joan den urteko Euskal Herriko Txapelketaren aurkezpenean. Argazkia: PILOTABIZI ELKARTEA

Ez dute asteburu ona izan Erreteria-Oreretako pilotariek. Partida erabakigarriak zituzten jokoan, baina ezin izan dute garaipenik lortu, ezta beraz, igoerarik ere.  Eskuz binakakoan Urmeneta eta Odriozola oso atzean gelditu ziren, ezinezkoa izan zuten aurre egitea Zazpi turri elkarteko Labaka eta Bikuñari, eta 22-2 gelditu zen markagailua. Emaitzak argi uzten du partida nola joan zen Amezketako pilotalekuan, sakean bikain aritu zen Labaka eta bazterrean utzi zuen Urmeneta jokoan parte hartzeko ia aukerarik gabe.

Gomazko paletan bigarren maila libratu dute praktikoki Batzokiko Mitxelenak eta Labordek. 12-25 irabazi zuten eta etxean jokatuko duten tzuliko partidan 13 tanto egitea nahikoa izango dute. Larraldek eta Alzugaraik, berriz, ez zuten lortu irabaztea, 24-25 gelditu zen markagailua Pasaian eta itzulikoan dena dute jokoan.

Gomazko Paletako hirugarren mailako Arrei eta Urreagak ere ez zuten lortu garaipenik, 25-13 egin zuten eta ez dute lortu beraz, bigarren mailara igotzea.. Hasierako 12-1 gaindiezina izan zuten EPLEkoek, kostata, bigarren partean markagailua tartea txikitzea lortu bazuten ere.

Euskal Herriko txapelketan izango da EPLE

EPLEk Pilotabizi Pilotazaleen Elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko Txapelketan hartuko du parte hirugarrenez. Afizionatuen txapelketa entzutetsuenetako bat da, eta Araba, Gipuzkoa, Bizkai eta Nafarroako maila altueneko elkarteek hartzen dute parte bertan.EPLEk txapelketa horretan berme guztiekin jokatu dezaken pilotari taldea du.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend