Irakurketarekin, emakumeen ahalduntzerantz

loredi.salegi

Loredi Salegik gidatuko du Gaxuxakoen egitasmoa.

Lezoko Gaxuxa Emakumeen Elkarteak egitasmo erakargarria du esku artean. Irakurketaren bidez emakumeak ahalduntzeko iniziatiba da. Hilean behin, asteazken batean, eta Loredi Salegik dinamizatuta, irakurketaren bidez emakumeen ahalduntzean sakonduko dute.

Lehen saioa hilaren 21ean (asteazkena) egingo dute, 17:00etan hasita, Kultura Aretoan. Baina ikasturte osoa iraungo duen egitasmoa da, azaroan hasi eta maiatzean bukatuko baita. Hau da, zazpi saiokoa da ahalduntze iniziatiba, eta beti Kultura Aretoan egingo da, hau da, hilean behin, asteazken batean bilduko dira.

Aurretik izena eman behar da parte hartzeko. Hori egin nahi dutenek Gaxuxaren egoitzatik pasatu behar dute asteartetan 17:00etatik 19:00etara edo ostegunetan 18:00etatik 20:00etara. Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen telefono zenbakira deituta ere eman daiteke izena: 943 52 10 94.

Gaxuxak antolatu du iniziatiba, eta Lezoko Udalaren eta Emakunderen babesa du.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend