Pasai Donibane-Koxtape San Juan taldeko zuzendaritzak oharra bidali du taldea utzi duten emakume arraunlariei erantzuna emateko.
Batelerak irabazitako bost banderak zintzilik plazan, arraunlariei herrian egindako harreran.
Zuzendaritzarekin sakoneko desadostasunak salatuta hainbat batelerek taldea utziko dutela jakinarazi dute, eta gaur bertan Pasai Donibane-Koxtapek erantzun egin ditu emakume arraunlarien adierazpenak, haserre daudela baietsita.
Emakume arraunlarien salaketetan “gezur eta sasi-egiak” daudela erantzun du San Juan-Koxtapek, eta adierazpenei banan-banan erantzun ordez, ezohiko batzar bat deitzeko konpromisoa hartu dute: “Bertan azalpenak emateaz gain, gure karguak bazkideen eskuetan utziko ditugu, lehendakariak jarri edo kentzea bazkideei bakarrik dagokielako”, esan dute.
Zuzendaritzak aitortu du badakiela emakume arraunlarientzat sasoia “gogorra” izan dela, “baina ez da samurragoa izan zuzendaritza osatzen dugun kide guztiontzat. Ez genuke nahi horrelako beste denboraldirik nahiz eta garaipen asko izan eta bandera asko irabazi”.
Taldea utzi duten emakume arraunlariek, bere aldetik, gaiaz galdetuta ohar bat lantzen ari direla jakinarazi diote HITZAri.
Jarraian, hitzez hitz eta PDF artxibo batean, Pasai Donibane-Koxtapeko zuzendaritzaren oharra:
Albiste honekin lotura duten berriak: