Lau baja garrantzitsu Bateleretan

Ane Pescadorrek arrauna utziko zuela jakina zen pasa den astetik, eta gaur Josune Ugartek eta Oihana Cereijok bide bera hartuko dutela baieztatu da. Hala argitaratu du BERRIA egunkariak. Hiru baja esanguratsu Beteleren ontzian, eta dirudienez, ez dira bakarrak izango.

Nerea Perez patroiak Hondarribira joatea erabaki du, eta gainontzeko arraunlariek zer egingo duten oraindik publikoki argitu ez duten arren, badirudi batek baino gehiago utz dezakeela taldea. Klubaren presidente Xabier Arrarasek HITZAri urriaren 24an esan zion emakumeen traineruko arraunlari gehienek bertan jarraituko zutela, Guruzne Azpiroz entrenatzaile berriaren aginduetara.

Orena berriz ere Hibaikara

Konfirmatuta baita ere Zumaia nesken traineru lehiara itzuliko dela datorren urtean, eta Hibaikako tostetara Nerea Orena itzultzekoa dela, jakina denez, Amaia Gezala entrenatzaile berriaren aginduetara.

Baina alta bakarrik ez, Hibaikak ere baditu bajak. Amaia Etxebaguren Hondarribira doa, eta harekin batera doaz gazte mailetako bi arraunlari ere, Hibaikako entrenatzaile ohi Iker Cortesen aginduetara lan egitera.

Mugimenduak ixteke, badirudi datorren denboraldian Orio uretaratu daitekeela indartsuen, eta San Juan Koxtapen gerta daitekeenaren zain, Donostiarraren emakumeen trainerua izan daitekeela onuradun nagusia.

 

 

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend