Koxtaperen ezohiko batzarra, hilaren 30ean

donibane.gizartekirolkulturegoitza

Arraun elkartearen egoitzan egingo dute batzarra.

Bateleren joateak klubean eragindako krisiari erantzuteko Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkarteak bazkideen ezohiko batzarra egingo zuela iragarri zuen. Batzar horrek badu eguna eta ordua: hilaren 30ean (ostirala) 19:00etan lehen deialdian eta 19:30ean bigarrenean. Taldeak Donibaneko Bizkaia plazan duen egoitzan egingo dute batzarra.

Arraun elkartearen zuzendaritza batzordeak batzar horretarako hiru puntu adostu ditu gaien zerrendarako. Honakoak dira, hitzez hitz:

  1. Emakumezko seniorrren denboraldiaren laburpena eta El Diario Vasco-ri sei arraunlarik 2018ko azaroaren 12an emandako elkarrizketaren ondorioz sortutako egoeraren azalpena.
  2. Galdera eta iradokizunak.
  3. Zuzendaritza Batzordearen berrespena.

Lotura duten albisteak

+ San Juango emakume arraunlariek taldea utziko dutela berretsi dute.

+ San Juan-Koxtapeko zuzendaritzak bazkideen esku utziko ditu karguak.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend