Taxibusaren berri eman dute Go Mobility-n

Ficoban egin dute mugikortasun iraunkorra aztertu duen kongresua; taxilarien eta udaleko ordezkariak han azaldu dituzte zerbitzuaren nondik norakoak
taxibusa mobility

Eneritz Arbelaitz eta Koldo Elizasu azalpenak ematen, atzo, Irunen.

Herenegun eta atzo —azaroaren 27a eta 28a— Go Mobility azoka egin zuten Irungo Ficoba erakustazokan. Europa Hegoaldeko eragile publiko eta pribatuen topagunea izan da, eta mugikortasun iraunkorra landu dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute.

Hainbat esperientziaren berri eman eta jasotzeko aukera egon da bi egun horietan. Tartean, Oiartzungo taxibusa. Karrika, Gurutze, Ergoien eta Legarreari zerbitzu ematen dion ibilgailuari buruz aritu ziren Eneritz Arbelaitz alkateordea eta Koldo Elizasu taxilarien elkarteko presidenteak.

Biek ala biek taxibusaren berri eman zuten: nola sortu zen proiektua, funtzionamendua, duela gutxitik martxan dagoen ibilgailu elektrikora trantsizioa

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend