Taxibusak agur esan dio gasolinari

Ibilgailu elektriko batek emango du Xorrola pasatzen ez den tokietako taxi zerbitzua; txartelaren prezioa berbera izango da
taxibusa elektrikoa

Udalak eta taxilarien elkarteak ingurumenaren aldeko apustua egin dute.

Taxibusak agur esan die erregai fosilei. Hemendik aurrera ibilgailu elektriko batek emango die zerbitzua Gurutze, Legarrea, Ergoien edota Karrikako bizilagunei.

Oiartzungo Udalak eta Oiartzungo Taxizaleen Elkarteak ingurumenaren aldeko apustua egin dute auto berriarekin. Hori bai, erabiltzailearen aldeko apustua ere egin dute: txartelak prezio berbera izango du (0,50 euro).

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend