San Antongo erromeria egingo dute igandean
San Anton Eguna 2019 ospatuko dute igandean, hilak 20. Lesakako Endara auzoko erromeriak oiartzuar asko erakartzen ditu.
Bihar osteguna, hilak 17, izango da San Anton Eguna. Urtero bezala, igandearekin batera ospatuko dute erromeria Lesakako Endara auzoan dagoen San Anton ermitan eta bere inguruan.
Oiartzungo, Errenteria-Oreretako, Irungo, Lesakako eta Berako herritar mordoa joaten da zaindariaren erromeriara.
Baselizan 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan egingo dituzte mezak. Goizean zehar giro ona bermatuta egongo da, eta gogoz gelditzen denak, arratsaldean Lesakara joateko aukera izango du. 17:00etan dantzaldia egingo dute plazan.