Ion Collar izango da Errenteria Irabaziz hautesle elkartearen zerrendaburua

Proiektuaren eta zerrendaren aurkezpen ekitaldia egingo dute larunbat arratsaldean; 500 sinadura bildu beharko dituzte

Errenteria Irabaziz-en hautagaiak

Errenteria Irabaziz-en hautagaiak

Irabaziz Errenteriak agerraldia egin du gaur arratsaldean, hautesle elkartea aurkeztu eta zerrendako lehenengo bost hautagaiak ezagutarazteko. Datorren maiatzaren 24an errenteriarrek “beste hauteskunde aukera” bat izateko bokazioz jaio dira, “orain arte herrian bizitako mapa politikoa aldatzeko”. Herritarrak nahi duten aldaketa horren erdigunean jarri nahi ditu Irabaziz-ek. “Horregatik hautatu dugu hautesle elkarte izatearen bidea”, azaldu Nagore Basurtok. “Alderdi formula klasikoetatik haratago” doan hautagaitza aurkeztu ahal izateko, 500 sinadura bildu beharko dituzte [apirilaren 1era arte ezin dira jasotzen hasi, legez]. Herritarren iritzia jaso nahi dute, eta horregatik eskuorriak banatuko dituzte etxez etxe, Errenteria BAI ahal dugu lelopean. Eskuorria beteta, udaletxeko lehen solairuan —talde politikoen bulegoan— utz daiteke. Bestela, Internet bidez ere bete ahal izango da galdetegia, euren webgunean. Hilaren 28an ekitaldia egingo dute, Niessen kulturgunean, 18:00etatik aurrera. Bertan programa eta hautagaitza aurkeztuko dituzte. Zerrendako lehen bost izenak gaur jakinarazi dituzte. Honakoak dira:
  1. Ion Collar Rioseco.
  2. Jose Cruz Legorburu.
  3. Nagore Basurto Escamilla.
  4. Mikel Rodriguez.
  5. Maite Garcia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.