Eguzkik erakundeak zoriondu ditu, Talaia garbiguneko ordutegia zabaltzeagatik

Eguzki Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearrak publikoki zoriondu nahi izan ditu erakundeak, Talaia garbiguneko ordutegia zabaldu dutelako.

Talaiako garbigunea

Talaiako garbigunea

Eguzki Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearrak publikoki zoriondu nahi izan ditu erakundeak, Talaia garbiguneko ordutegia zabaldu dutelako: “Zorionak Oiartzungo Udalari ordutegiaren zabalpena lortzeko egin duen ahalegin irmoagatik, eta baita San Markos Mankomunitateari ere, neurri hori jartzeko oztopoak baztertu eta herritarren alde egin duelako”. Konpromisoak ere eskatu dizkie Eguzkik: “Neurria eraginkorra izango den edo ez ikustea gelditzen da. Hori denborak erakutsiko du. Baina ordutegi zabalgo horrekin arazoa konpontzen ez bada, aipatu instituzioek beste neurriak hartu beharko lituzkete arazoari irtenbidea bilatzeko” Orain lau hilabete salatu zuen Eguzkik Talaia garbigunearen egoera “tamalgarria” eta bi erakunde horiei egoera hori zuzentzeko neurriak hartzea eskatu zien.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.