Udako ikastaro eskaintza osatu du Oarsoaldeko AEK-k
Uztailean eta irailean emango dituzte eskolak Oarsoaldeko lau euskaltegietan, HABEren azterketak prestatzeko aukera izan dezaten hala nahi dutenek
Oarsoaldeko AEK-ko lau euskaltegiek prest dute udako eskaintza. HABEren azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak eskainiko dituzte, besteak beste. Uztailean eta irailean egingo dituzte ikastaro horiek.
Uztailean, C1 mailako azterketari begirako eskolak emango dituzte, goizez. Iraileko eskaintza osoagoa da: ohikoak diren B2 eta C1 mailetako trebatze eskolez gain, B1ekoak ere izango dira. Iraileko eskolak goizez nahiz arratsaldez izango dira.
Horrez guztiaz gain, autoikaskuntzan aritzeko aukera zabalik dute.
Udako eskaintza baliatu nahi dutenek, tokian tokiko euskaltegietan eman behar dute izena. Zabalik dago aukera hori jada. Honakoak dira haiekin harremana egiteko bideak:
- Xenpelar AEK euskaltegia (Errenteria-Orereta). Biteri kalea 30, 1. pisua. Telefono zenbakiak: 607 56 92 00 eta 943 34 02 33. Posta elektronikoa.
- Intxixu AEK euskaltegia (Oiartzun). Aialde kalea 2, Fermiñene Etxea 1. Telefono zenbakiak: 607 53 42 63 eta 943 49 39 57. Posta elektronikoa.
- Txirrita AEK euskaltegia (Antxo). Zumalakarregi kalea 9. Telefono zenbakiak: 607 54 53 81 eta 943 52 55 45. Posta elektronikoa.
- Oroitzene AEK euskaltegia (Lezo). Donibane kalea 12, atzealdea. Telefono zenbakiak: 607 59 88 71 eta 943 51 91 44. Posta elektronikoa.