12 dantza eskainiko dituzte datorren ostegunetik igandera (hilaren 10etik 13ra). Doako gonbidapenak online edo Ibaiondoko leihatilan eskuratu ahalko dira.
Donibane eta San Pedroko alde zaharretara oraindik heldu ez den zerbitzua bermatzeko eskatu diote bilkideek udal gobernuari.
Hilaren 7tik 13ra informazioa emango diete udaltzainek ibilgailu horien erabiltzaileei; hilaren 14tik 20ra, arau-hausteak baleude, isunak jarriko dituzte.
Futbolean, emakumeen taldeek bakarrik jokatuko dute. Areto futbolekoek datozen egunetan ez dute partidarik jokatuko; bai, ordea, Saskilagunek.
Gaurtik hasi eta hilaren 20ra arte, ibilbideko puntu batean argazkia atera eta sare sozialen bitartez partekatzera animatu dute lasterketaren antolatzaileek.
Altamirako biribilgunetik (Lezo) nahiz Galiziako biribilgunetik (Errenteria-Orereta) Donostiara joateko ezingo da Gi-636 errepidera iritsi ostiral gauetik larunbat gauera.
'Gorputzen errebuelta' bihar arratsean egitekoak ziren, baina azken orduko arazoak egon dira. Gaur, 'Andrezaharraren manifestua"; bihar, Alaiartekin.
Azaroaren 14an egitekoa da lasterketaren 56. edizioa; osasun egoeragatik atzeratu behar balitz, 2022ko otsailean egingo litzateke 56. edizioa, eta 2022ko azaroan 57.a.
Oiartzun ordezkatzen duten pilotariek bihar goizean jokatuko dituzte itzuliko hiru norgehiagokak. Alde politarekin joango dira Gipuzkoa erdialdera.
Astelehenetik ostegunera Oarsoaldean COVID-19agatik 77 positibo gehiago atzeman dituzte. Joan den asteko epe berberean 67 izan ziren kutsatutakoak.
Aldizkaria egin du Errenteriako PSE-EEk agintaldiaren lehen erdian egindakoak jendartean zabaltzeko. Etxez etxeko banaketarekin hasi dira jada.
'Gora herriak' iniziatibak aurrera darrai. Dantza kurduak ikasteko saioa egingo dute gaur arratsaldean, eta beste bost ekintza hilaren 12ra arte.
Lehenengo emanaldia bihar eskainiko dute, Niessen Kulturgunean. Denera sei ekintza antolatu dituzte, bost egunetan; hilaren 27an izango da azkena.