Festak (Oiartzun): Xanistebanak
- 07:00. Beheko Plazan, sokamuturra.
- 07:00. Landetxe plazan, makarroi jate antiespezista.
- 09:00. Herrian zehar, goiz eresia Lartaun Txistulari Taldeko lagunekin.
- 10:30. Festetako ezkila joaldia.
- 11:00. Done Eztebe parrokian, herri meza nagusia Lartaun Abesbatzarekin eta Begoña Bergaretxe organo jotzailearekin. Ondoren. Kontzejupean, Lartaun Txistulari Taldearen 43. Kontzertu Herrikoia.
- 11:30. Beheko Plazan, pottokak eta zezen ttikiak.
- 13:00. Kontzejupean, eskuz pasakako Gipuzkoako IV. Txapelketaren finala.
- 16:30. Elizalde eskolako jolastokian, Zirkua Familian jarduera.
- 16:30. Madalensoro pilotalekuan, Oiartzungo auzoen arteko 32. Sokatira Txapelketa.
- 18:30. Beheko Plazan, pilotan plaza librean. Joko garbian (gaztetxo eta helduak, Behar Zanaren aurka) eta bote luzean (Gipuzkoa-Iparralde) arituko dira kirolariak.
- 18:30. Landetxeko plazan, Malen eta Ekain abeslarien kontzertua. 19:30. Kastroko iturrian, dantza bilera Meakako dultzaineroekin.
- 21:00. Madalensoro pilotalekuan, pilota egokituko erakustaldia.
- 22:00. Madalensoro pilotalekuan, neska profesionalen eskuzko partidak eta herriko gazteenak.
- 23:00. Done Eztebe plazan, Bide Batez taldearekin dantzaldia.
- 23:00. Landetxeko plazan, Koban eta Liher taldeen kontzertua.