Festak (Oiartzun): Xanistebanak
- 09:00. Herrian zehar, goiz eresia Lartaun Txistulari Taldeko lagunekin.
- 09:00. Irastorza baserriko zelaietan, 37. Ehiza Txakur Lehiaketa.
- 10:00. Done Eztebe plazan hasita, 71. Xanisteban Txirrindulari Saria, 23 urtez azpiko eta Elite Mailako txirrindularientzat.
- 11:00. Done Eztebe plazan, kirol egokituko sentsibilizazio saioa egingo dute, Mindara elkartearen eskutik.
- 11:00. Landetxeko plazan, bolo, toka, pote eta igela txapelketak, erretiratuentzat eta ez direnentzat.
- 12:00. Herrian zehar, Oiartzungo Herri Musika Eskolako kideen kalebuelta.
- 12:30. Herriko kaleetan zehar herri kantuak abestera aterako dira Kantu Kantari iniziatibarekin. Kantuzale direnek abesti sorta zabalarekin gozatzeko aukera izango dute.
- 13:30. Gazte txupinazoa Done Eztebe plazan.
- 14:30. Plazan, gazteen bazkaria.
- 16:00. Eliza ondoko karpan, Haur Mailako banakako 21. Xake Txapelketa.
- 17:00. Done Eztebe plazan, kuadrillen arteko bingoa eta jolasak.
- 17:30. Kaxkazuri plazan, Hau ez da kasualitatea bertso saio feminista.
- 17:30. Kontzejupean, Oiartzungo Haurren Pala Txapelketa Herrikoiaren finalak. Ondoren. Kontzejupean, Binakako Pala Txapelketaren finalak.
- 18:00. Kontzejupe plazan (ikastolako tabernan) sukaldaritza osasungarri tailer-jokoak.
- 18:00. Landetxeko plazan, gaztetxoen 28. Arin Arin eta Fandango Txapelketa. Gipuzkoa osotik etorritako 14 urtetik beherako dantzariak izango dira.
- 18:00. Madalensoro pilotalekuan, pilota partidak Ander Imaz eta Andoni Ugalde pilotari profesional oiartzuarrekin.
- 19:00. Herrian zehar, gazteen poteoa Elektrotxuflarekin.
- 19:00. Haurtzaro Ikastolan, apar jaia denentzat.
- 19:30. Kastroko iturrian, Lartaun Txistulari Taldearekin dantza bilera.
- 21:00. Txosnagunean, karaokea.
- 22:00. Done Eztebe plazan, Tio Teronen Semeak taldearen Festamentua dantza ikuskizuna.
- 23:00. Landetxeko plazan, Ezten Giro taldearekin dantzaldia.